Unbela

Automaitasuna

Zure plazeraz jabetzeko praktika somatikoa​

Proposamen hau automaitasunaren praktika somatikoan murgiltzeko diseinatua dago, norberak, bere plazeraren ardura eta jabetza berreskuratzeko.

Zure gorputza habitatzeko, bertan presente egoteko eta seguru sentitzeko eta kontzientziaz eta askatasunez gozatzeko baliabideak zugan aurki ditzazun praktika eta laboretegia izango da.

Gure baitan plazerez bizitzea merezi dugu eta honek gure gorputzean presente egoteko gaitasuna berreskuratzea eskatzen du, seguru sentituz, bakean. 

  • Kanpoan bilatzen zabiltzana, zugan topatzeko altxorra…
  •  Zurekin intimitatean elkartzeko zoriona…     
  • Zure plazeraren jabe izateko oparia…

Norentzat

Prozesua autoezagutza erotiko eta sexualean murgildu nahi duten emakume guztieei zuzendua dago. Beren gorputzetan modu atseginagoan bizitzeko gogoa dutenentzat, berezkoa den plazera berreskuratu nahi dutenentzat. Esperientzia sexual gozagarriagoa eta sakonagoa eraiki  nahi dutenentzat.

Zer eramango duzu

Zure etxeko intimitate eta erosotasunetik gidatuko zaitut, zure gorputzean zein modu gozagarrian bizi daitekeen gogora dezazun:

                Ezagutzen duzunetik eta errepikakorra den horretatik  irteten…

                Zure gorputza, desirak eta beharrak orainean ezagutuz…

                Zure gorputz-sentsazioak diren iparrorratzak gidatzen eta harritzen utziz…

                Zure gorputzean dagoen plazeraren bizipenean xehetasun berriak deskubrituz…

                Zure energia sexuala piztuz eta bizitasuna berreskuratuz…

Zure plazer eta desioaz jabetu nahi baduzu… Ez galdu esperientzia hau!

Zer eskaintzen dizut

  • 4 saio
  • Espazio intimo eta sakona eta intimitate bat bermatuko duen emakume talde txiki batean
  • Deskontua martxoaren 8rarte

Data eta ordutegia: martxoaren 10,17,24 eta 31. Astelehenetan 19tatik 20:15tara

Lekua: Zoom bidez (zuzenean egon ezin baduzu, saioen grabaketak izango dituzu)

Izen ematea eta prezioa: 115€ martxoaren 8a baino lehen. Data hau eta gero 175€koa izango da prezioa.

Scroll al inicio