Unbela

Adentro de mi

…dejar que la oscuridad nos guíe hacia la luz…

Elkarrekin murgilduko al gara gure barneko udazkenetan?

Honetan nabil azken egunetan, eta lehentasuna emango diot datozen asteetan.

Kanpoko udazkenean inspiratuta, neure udazkeneko jakindurian murgiltzea, neure barneko leizean, pendiente ditudan kontuak rebisatzeko; zer askatu edo eraldatu behar dudan identifikatzea, eta hori egin ahal izateko behar dudan sostengua eskaintzea nire buruari; magal goxo bat sortzea nigan, bertan atseden hartzeko, eta konfiantzaz, berriro ernetzeko prestatzen ari diren haziak nire barnean sentitzeko.

Erakartzen bazaitu eta denbora hau zure buruari eskaintzeak on egingo lizukeela sentitzen baduzu, eta aldi berean, zaila egiten zaizula konturatzen bazara, beldurra ematen badizu… Hemen nire eskua.

Honek, gure baitan murgiltzeko gaitasuna eskatzen du, isiltasunean eta bakardadean. Eta ez gaude oso trebatuta gurekin egoteko, gure konpainian.

Eta ez gaude oso trebatuta gurekin egoteko, gure konpainian.

Gure gorputzean deserosoak zaizkigun kontuak ditugulako korapilatuak, zarata gehiegi dugulako barnean, gure baitan presentzia maitakorrarekin egon ahal izateko.

Kobazuloko iluntasunak beldurra eman diezaguke… elkarrekin joango gara, iluntasuna besarkatzen ikasteko baliabideak sortuz, hor pizten baita argia.

Proposamen hau luzatzen dizut, udazkena, gure gorputzei lotuta bizitzen ikasteko entrenamendua izan dadin.

Gurekin modu presenteago, konektatuago eta atseginago batean binkulatzeko, gure buruari barne-leku seguru bat eskainiz.

🍁 Gure burua automaternatzeko eta kobazuloan murgiltzeko baliabideak garatuko ditugu.

🍁 Gure buruarekin elkartuko gara gure gorputz-magalen bitartez.

🍁 Gure gorputzean bizitzeko leku segurua sortuko dugu bertan.

🍁Gure ziklotasunarekin konektatuko gara, bizitzaren ziklikotasunarekin harmonian dantzatzeko.

🍁 Askatzeko beharra dugun hori identifikatuko dugu, literalki eta sinbolikoki, gugan jaiotzeko, esnatzeko prest dagoenari lekua egiteko.

🍁 Zure bizitzan une honetan behar duzuna ereiteko eta sortzeko, barne-espazio emankor horretan murgilduko gara.

🍁 Arnasketaren eta mugimenduaren bitartez, expansio eta kontrakzioren, irekiera eta itxieraren, solidotasun eta jariotasunaren pultsua ezagutuz.

🍁 Iluntasuna besarkatzen dugunean sortzen den argitasuna deskubrituko dugu.

🍂Parte hartzeko taupada sentitzen baduzu, gorde zure lekua🍂

Azaroaren 30ean 18:00tatik 20:30ra

IZEN-EMATEAK 60€

(Izen-emateen itxiera azaroaren 27an)

Informazioa gehiago:

uterocorazon@gmail.com / 644445385

Zurekin egoteko eta zugan atseden hartzeko denbora merezi duzu
🍂 Hutsunean bizitzaren jatorria dago🍂
✨ Iluntasunaren besarkadan, zure argia✨
Erreserbatu zure gunea Utzi zure emaila eta abisatuko dizugu itzultzen denean
Scroll to Top