Zure plazeraz jabetzeko praktika somatikoa
Proposamen hau automaitasunaren praktika somatikoan murgiltzeko diseinatuta dago, zure plazerraren subiranotasuna berreskuratu dezazun.
Zure gorputzak bertan duen plazerraren potentziala gogoratzeko baliabideak aurkituko dituzu proposamen honetan.
Gure gorputzetan plazeretik bizitzea merezi dugu, eta honek, gure gorputzekin konexioa berreskuratzea eskatzen du.
Zure gorputzarekin konektatzeko altxorra…
Zure energia erotikoa esnatzeko oparia…
Zure plazeraren jabe izateko oparia…
Nori zuzendua?
Prozesua autoezagutza erotiko eta sexualean murgildu nahi duten emakume guztieei zuzendua dago; beren gorputzetan modu atseginagoan bizitzeko gogoa dutenentzat, berezkoa den plazera berreskuratu nahi dutenentzat; esperientzia sexual gozagarriagoa eta sakonagoa eraiki nahi dutenentzat.
Ongietorria zara!
Zer topatuko duzu?
Zure etxeko intimitatetik eta erosotasunetik gidatuko zaitut, zure gorputza aukera sensorial eta erotiko berrietara ireki dadin.
Ezagutzen duzunetik eta errepikakorra den horretatik irteten…
Barneratutako sinesmen, beldur, erru eta lotsa, exijentzia eta epaiak askatuz…
Zure gorputza, desirak eta beharrak orainean ezagutuz…
Zure gorputz-sentsazioak diren iparrorratzak gidatzen eta harritzen utziz…
Zure gorputzean dagoen plazeraren bizipenean xehetasun berriak deskubrituz…
Zure energia sexuala piztuz eta bizitasuna berreskuratuz…
Zure plazer eta desioaz jabetu nahi baduzu…
Ez galdu esperientzia hau!
Zer da eskainiko dizudana?
- 5 saio online, sesiones online, etxeko intimitatetik
- Grabazioak irailaren 10era arte eskuragarri izango dituzu
- Espazio intimo eta sakona bermatuko duen emakume talde txiki batean
Data eta ordutegia
Ekaineko astelehenak (1, 8, 15, 22, 29)
19:30tatik 21:00ra
Izen-ematea eta ordainketa: 155€