Unbela

Begiradak: terapeutentzako begirada kritikoaren eskola

Prozesuak laguntzen dituztenei prestakuntza ematen diegu, eraldaketa kolektiboa dela sinetsita. Besteen kalteberatasuna zaintzeak dakarren erantzukizuna pentsatzeko, sentitzeko eta jasotzeko lekua.

Zure pasahitza ahaztu duzu? Berrezarri hemen.

ZER DA BEGIRADAK?

BEGIRADAK euren begirada zabaldu nahi duten terapeuta zein prozesu-bidelaguntzaileentzako online eskola bat da.

Unbela sortu zuen bultzadatik jaio da: prozesuak, bideak eta bizitzak laguntzea
eraldaketa pertsonal zein kolektiboan.

Arau-egiturak ez errepikatzeko beharretik eta eredu terapeutiko hegemonikoak zalantzan jartzeko nahitik sortu da. Pertsonala politikoa dela-ren uste irmotik.

Beste pertsona batzuen zaugarritasuna laguntzeak erantzukizun erraldoia dakar.

BEGIRADAK erantzukizun hori  modu kolektiboan pentsatu, sentitu eta eusteko espazio gisa sortu da.

Zer dela esta eskola kritiko bat?

Atzetik ditugun eredu terapeutikoak joera heteropatriarkalek, arrazistek eta ikusi ere egiten ez ditugun botere-dinamikek zeharkatzen dituzte, eta pertsonari modu isolatuan laguntzen diote, bere bizitza zeharkatzen duen testuinguru sozial, politiko eta estrukturaletik at.

Begirada kritikorik gabe, terapiak ondoeza eragiten duten indarkeria berberak erreproduzitzeko arriskua du.
 

BEGIRADAK-en hauxe uste dugu:

  • bidelaguntza ez da praktika neutrala
  • isuriak badira, baita terapian ere.
  • izendatzen ez dena erreproduzitzen da

Begirada feminista, intersekzionala eta kritikoaren aldeko apustua egiten dugu

Bizirik dagoen gunea

BEGIRADAK egitura malgua izango du.

Espazio bizia da: Hazten, eraldatzen eta ehuntzen doan esperientziara egokituko da. 

Elkarrekin ikasiz
Elkarrekin ibiliz
Elkar eutsiz
 
Begiratzeko modu honekin bat egiten baduzu, ongi etorri!

ZER AURKITUKO DUZU?

Zer egongo da Begiradak barruan

Eskainitako ikastaroetan honako hau aurkituko duzu:

  • Online prestakuntza kritikoa
  • Hausnarketa kolektiborako guneak
  • Praktika terapeutikoaren berrikuspen bat+
  • Teoria, gorputza eta esperientziaren arteko elkarrizketa
  • Gertuko komunitatea

Nori zuzendua dago?

BEGIRADAK honako hau egin nahi duten terapeuta eta bidelaguntzaileei zuzenduta dago:

  • euren praktika ikuspegi kritiko batetik berrikusi nahi dute
  • deseroso daude ondoeza indibidualizatzen duten ereduekin
  • ikuspegi feminista eta politikoa txertatu nahi dute
  • ez dute bakardadean jardun nahi
  • komunitate, hausnarketa eta sarearen bila daude

Beste batzuk laguntzeak erantzukizun etikoa eta politikoa dakarrela uste baduzu,
espazio hau zuretzat izan daiteke.

No posts found!

Erreserbatu zure gunea Utzi zure emaila eta abisatuko dizugu itzultzen denean
Scroll to Top