Sexualitate somatikoan sakontzeko erretiroa, ikuspegi feministatik eta ez-arautzailea
Norentzat
Erretiroa Unbelako tailer edo prozesuren batean egon diren eta sakontzen jarraitzeko oinarria duten pertsonentzat bakarrik egongo da zabalik. Horrela, bizitakoa eta ikasitakoa lantzen jarraitzeko espazio seguru bat sortzen eta zaintzen jarraitzea bermatu ahal izango dugu.
Zer eramango duzu?
Proposamen hau eskaintzen dizugu sexualitatearen bizipenean sakontzeko, ezagutzen duzuen ikuspegitik. Uste dugu erretiroaren formatuak erraztu egingo duela esplorazio sakonago eta kontzienteago batean murgiltzea.
Aztarna erotikoen mapan murgilduko gara, gure desioa nola eratu den ezagutzeko tartea emanez.
Plazera, presentzia eta konsentimenduan modu finagoan eta biziagoan gorpuzten jarraitzeko aukera emango diguten praktikak egingo ditugu.
Gure energia erotikoa pizten denean, presentzia mantentzea eta sostengatzea entrenatuko dugu, energia hori hobeto entzuten, sustraitzen eta aske bizitzen ikasiz, espazio zaindu batean.
Jarrai dezagun bizitakoa eta ikasitakoa elkarrekin lantzen.
Datak eta ordutegiak
Irailak 25-27
Ostiralean 18:30tan hasiko gara. Igandean 14:00tan bukatuko dugu.
Lekua
Sortetxea, Gaintza, Nafarroa, Araitz bailaran.
Izen ematea eta prezioa
Erretiroaren prezioa 370 eurokoa da (ostatua eta janaria barne).
Ekainaren 13a baino lehen izena ematen baduzu, 50 €-ko deskontua jasoko duzu.
Beti bezala, interesa duten guztiei parte hartzea errazteko konpromisoari eusten diogu. Gastuak ordaintzeko gutxienekora iristen bagara, beken aukera eskainiko dugu.
Bestalde, erretirora joatea eragozten dizuna arrazoi ekonomikoekin soilik lotuta badago, jar zaitez gurekin harremanetan, elkarrekin alternatibaren bat bilatzeko.
Nork eskaintzen du

Nora Ziarsolo
Emakumeen ahalduntze sexual, fisiko eta afektiborako, ikuspegi feministatik eta somatikotik, taldekako eta banakako prozesuen laguntzailea. Gestalt eta bikote-terapeuta, sexualitate somatikoan, trauma-tratamenduan eta arnasketa-tekniketan espezializatua. Bizigarri proiektuaren sortzailea eta Unbelaren sortzaileetako bat.

Itziar Amestoy
Banakako eta taldeko eraldaketa-prozesuen laguntzailea, harremanaren zintzotasun eta gardentasunean, gorputz-prozesuekiko begirada somatikoan eta ikuspegi politiko kritikoan oinarrituta. Gestalt Terapian, Sexualitate Somatikoan, Eneatipoen Psikologia Integratiboan eta Bikote Terapian trebatua. Unbelaren sortzaileetako bat.