Vivir en mi con presencia, amor y gozo
Emakumeentzat sexualitate somatikoaren prozesua
Habitatuta egotea, gorputzarekin kontaktuan gaudela bertan seguru sentitzeko dugun gaitasuna da.
Gorputzetik deskonektatzen garenean, gure barne iparrorratza hondatu egiten da. Eta gure beharren, desioen eta mugen berri ematen diguten seinale somatikoetatik aldentzen gara.
Habitatzen garenean barne espazio nahikoa dago erlajatu ahal izateko, eta hortxe esnatzen da gorpuztutako desioa, eta plazeraren esperientziara zabaldu gaitezke.
Zure gorputzean bizitzeko modua eraldatzeko gogoa sentitzen duzu?
Zure buruarekin harreman intimo eta atseginago baterantz pausu bat eman nahi duzu?
Plazeraren esperientziara zabaltzeko irrika duzu?
Presentzia, maitasun eta gozamen handiagoz bizitzeko irrika baduzu…
Gorputzera hurbiltzen zaituzten tresna somatikoak entrenatzeko beharra baduzu…
Zure sexualitatea eraldatzeko erraminta eta baliabide berriak ezagutu nahi badituzu…
Gure gorputzak bizitzeko leku seguru, maitagarri eta gozagarria izan daitezen, prozesu hau eskaintzen dizut.
Iritsi da unea….
HABITATZEKO
zure gorputzean presente eta seguru sentituz
MAITATZEKO
zure gorputz-sentituarekin konektatzeko eta berarekiko begirada atseginagoarekin
GOZATZEKO
Zure gorputz bizitik jario den plazera aurkituz
Zure gorputzarekin eta sexualitatearekin konexioa berrskuratu nahi baduzu…
Ez luzatu erabakia!
Emaiozu BAIEZKOA zure buruari
Gorputzik gabe, ez dugu iparrorratzik…
Iparrorratzik gabe, ez dago gorputzean errotutako mugarik…
Mugarik gabe, ez dago segurtasuna sentiturik…
Segurtasuna sentiturik gabe, ez dago erlajaziorik
Erlajaziorik gabe, ez dago plazerik…
Gure gorputza habitatzea, bertan seguru sentitzea
eta gure sexualitateaz askatasun eta gozamenez bizitzea merezi dugu
Ezagutu. Maitatu. Gozatu.
Norentzat
Tailer hau beraien gorputzetan arrotz sentitu nahi ez duten emakume guztiei zuzenduta dago. Presentziaz, maitasunez eta gozamenez habitatzen ikasi nahi dutenentzat. Ikuspegi somatikotik, ahalduntze sexual eta korporala entrenatu nahi duten emakumeei zuzendua dago,
Zer eramango duzu?
Emakume talde txiki batean, intimitatea eta sostengua bermatuko duen espazio segurua sortuz, elkarrekin murgilduko gara presentziaz, maitasunez eta gozamenez bizitzeko abentura somatikoan:
- Elkarrekin deseraikiko dugu barneratutako sexualitatearen kontzepzio mugatzaile eta kastrantea, araudi heteropatriarkala askatzeko.
- Repararemos el dolor que esta represión y desconexión ha dejado en nosotras y nuestros cuerpos.
- Autoerregulaziorako baliabide somatikoak entrenatuko ditugu segurtasun sentsazio sentitua eraikitzeko.
- Arnasketarekin, mugimenduarekin, kontaktuarekin, meditazioarekin, erritualekin, bisualizazioekin eta atentzio osoa praktikatuko ditugu gure gorputzen kontzientzia zabaltzeko.
- Gorputzaren lengoaia ikasiko dugu, gure gorputzeko sentsazioekiko konexioa berrezartzeko.
- Korazak bigunduko ditugu energia askatzeko eta sentikortasuna zabaltzeko.
- Gure gorputz-sentituarekin vs. gorputz-irudiarekin konektatuko dugu automaitasuna berreraikitzeko.
- Kontaktu mota desberdinak aztertuko ditugu gure gorputz-plazerra esnatzeko.
- Elkarrekin ospatuko dugu bide eraldatzaile hau.
Además de las 3 sesiones presenciales, contarás con material mensual para que puedas practicar en tu casa las propuestas que vayamos explorando. Y un encuentro online entre sesiones.
Ikaskuntza somatiko honen bidez, zure buruarekin modu berri batean topatuko zara, autentikoago, biziago eta askeago batean
Lugar: GASTEIZ, Unbela espazioan.
Datak eta orduak: apirilaren 18a, maiatzaren 16a eta ekainaren 13a.
10:00tatik 19:00tara
bazkaltzeko tartearekin
Izen-ematea eta prezioa : 295 € Martxoaren 25a baino lehen. Data horren ondoren. 395 €.
Nork gidatzen du: Nora Ziarsolo